
Futbola ðð Aspaldiko partez bi talde goierritarrek jokatuko dute 3. Mailan: Beasain beteranoak, eta Ordizia igo berriak. Lehen derbia abenduaren 14an da Beasainen; bigarrena maiatzaren 3an Ordizian.
Derbi urtea abuztuan hasiko da
aimar maiz
Abuztuaren azkeneko asteburuan hasiko da denboraldia futboleko 3. Mailan. Beasain eta Ordizia, bi auzo herritako taldeak, lehiatuko dira aurten Liga horretan. Iazko sasoiaren azken aldera pasatu zituzten estuasunak gainditu, eta sailkapenaren goi aldean jardutea du helburua Beasainek. Ordiziak, hainbat urtez Erregionalean eta Preferentean ibilita gero, ilusio bizituarekin ekingo dio maila eta erronka berriari.
Ordiziak, 42 urteren ondoren, Durangon jokatuko du 3. Mailako aurreneko norgehiagoka; Beasainek Loinatzen helduko dio lanari, Zamudiorekin. Abuztuaren 30-31ko asteburuan izango da hori, aurredenboraldiko prestaketa partidetan hautsak kendu ostean.
Dagoeneko ikusmina eta irrika piztu duten Beasain-Ordizia arteko partidak bi aldiz egokituko dira 38 jardunaldien artean.
Lehen txokea abenduaren 4an (edo 3an) jokatuko dute, Loinatzen. Itzulikoa maiatzaren 3an (edo 2an), Altamiran.
Ordiziak 2. Erregionalean taldea aterako du, harrobi funtzioa eta jubenilen zubi lana egiteko.
############
Oharrak. Aurreneko data joaneko partidari dagokio, lehen talde izenak adierazten duenaren zelaian; bigarren data itzulikoa da. Federazioak ematen dituen datak igandeak dira. Gerta liteke larunbatera aurreratzea.
############
############
3. mailako egutegia
2008-08-31 / 2009-01-11.
Durango-Ordizia.
Beasain-Zamudio.
2008-09-07 / 2009-01-18.
Ordizia-Zarautz.
Lagun Onak-Beasain.
2008-09-14 / 2009-01-25.
Eibar-Ordizia.
Beasain-Zalla.
2008-09-21 / 2009-02-01.
Ordizia-Santurtzi.
Elgoibar-Beasain.
2008-09-28 / 2009-02-08.
Amurrio-Ordizia.
Beasain-Portugalete.
2008-10-05 / 2009-02-15.
Ordizia-Baskonia.
Laudio-Beasain.
2008-10-12 / 2009-02-22.
Ordizia-Gernika.
Baskonia-Beasain.
2008-10-19 / 2009-03-01.
Alaves-Ordizia.
Beasain-Amorebieta.
2008-10-26 / 2009-03-08.
Ordizia-Leioa.
San Ignacio-Beasain.
2008-11-02 / 2009-03-15.
Zamudio-Ordizia.
Beasain-Arenas.
2008-11-09 / 2009-03-22.
Ordizia-Lagun Onak.
Durango-Beasain.
2008-11-16 / 2009-03-29.
Zalla-Ordizia.
Beasain-Zarautz.
2008-11-23 / 2009-04-05.
Ordizia-Elgoibar.
Eibar-Beasain.
2008-11-30 / 2009-04-19.
Portugalete-Ordizia.
Beasain-Santurtzi.
2008-12-07 / 2009-04-26.
Ordizia-Laudio.
Amurrio-Beasain.
2008-12-14 / 2009-05-03.
Beasain-Ordizia.
2008-12-21 / 2009-05-10.
Gernika-Beasain.
Ordizia-Amorebieta.
2008-12-28 / 2009-05-17.
Beasain-Alaves.
San Ignacio-Ordizia.
2009-01-04 / 2009-05-24.
Leioa-Beasain.
Ordizia-Arenas.
############
Hitzaldia
'Gizonak eta sexismoa' hitzaldia
ORDIZIA, Ordiziako Barrena kultur etxean - 2008-12-04
Ikastaroa
Areto-dantza ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-01
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.