
AHTren kontra bertso saioa egingo dute gaur Zaldibiako akanpadan
Goierri ðð Arratsaldean, AHTren kontrako bizikleta martxa egingo dute Goierri eta Tolosaldean barrena.
a. apalategi
Atzo gauean eman zioten hasiera AHTren kontra Zaldibian egingo den akanpadari. Lehen ekitaldiaren ondoren, ekitaldiz betetako eguna izango da gaurkoa. Goizeko hamaiketan, prentsa tailerra egingo dute Zaldibiako kultur etxean.
Arratsaldean berriz, AHTren kontrako bizikleta martxa egingo dute. 15:30ean abiatuko dira Zaldibiatik, eta besteak beste, Itsasondo, Legorreta, Alegia, Tolosa eta Ordizian barrena ibiliko dira.
Eguna bukatzeko, bertso saioa izango da Zaldibiako plazan. Bertan, Aitor Sarriegi, Unai Muñoa, Uxue Alberdi eta Iñigo Mantzisidor Mantxi ariko dira kantuan, 20:30ean hasita. Gauean, Mara Euskal Kabareta ikuskizuna izango da, Zaldibiako antzokian.
Antzerkia
Antzerki emanaldia
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2008-12-05
Ikastaroa
Altzari zaharberritze,egur taila eta egur pintaketa ikastaroak
GABIRIA, Gabirian,Amalur tailerrean - 2008-10-14
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.