
Ormaiztegiarrek hartuko dute bihar Lierni
Ormaiztegi Urteroko erromeria dute igandean; gaur Lierniko bide zaharra auzolanean garbituko dute ormaiztegiarrek.
a. apalategi
Ormaiztegiarrek urteroko erromeria ospatuko dute bihar Lierniko gainean (Mutiloa). Udalak egun osoko egitaraua antolatu du aurten ere, eta besteak beste herri bazkaria eta erromeria izango dira.
Goizeko 11:30ean hasiko da festa; salda beroa eta txorizo egosia banatuko dituzte Liernira joaten diren herritarren artean. Ondoren haurrentzako jolasak izango dira, ordubata bitartean. Ordu horretan hasiko da meza Lierniko Amaren ermitan. Ormaiztegiko Urmaiz abesbatzak kantatuko du.
Eguerdiko 14:30ean bazkari herrikoia egingo dute. Kuko jatetxeko Iker Markinez sukaldariak baserriko oilaskoa menestrarekin prestatuko du. Hala nahi dutenek, berriz, parrillak erabiltzeko aukera ere izango dute.
Bazkalondoan, arratsaldeko bostetan hasiko da erromeria, TZ taldearekin. Dantza saioa egin ondoren, 18:00ak aldean, ormaiztegiarrentzako Lierniko XII. Toka Txapelketa jokatuko dute. Irabazleak bi lagunentzako otordua egin ahalko du Mujika jatetxean.
Auzolanerako deia gaurko
Biharko erromeriaren aurretik Liernirako bide zaharra auzolanean garbituko dute gaur. Horretarako, gaur goizeko hamarretan elkartzeko deia egin diete herritarrei Ormaiztegiko Udaletik. Auzolanean parte hartzen duten herritar guztiei hamaiketakoa banatuko diete tartean.
Ikus-entzunezkoa
'Urdanetaren sekretua' dokumentala
ORDIZIA, Herri antzokian - 2008-09-08
Zinema
'Urdanetaren sekretua' dokumentala
ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-09-08
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.