Edukira joan

Goierriko Hitza

Ormaiztegi
2008ko uztailak 25, Ostirala

Azken ordukoak

2007-11-20 | 18:57:51

Gizonezko bat harrapatu du auto batek Ormaiztegin

18:20an gertatu da ezbeharra, eliza parean

Gaur arratsaldeko 18:20 inguruan auto batek gizonezko bat harrapatu du Ormaiztegiko herrigunean, Gi-2632 errepidean, elizaren parean. Errrepidea gurutzatzen ari zen oinezkoa, Ormaiztegiko adineko gizon bat, zebrabidetik, eta une horretan harrapatu du ibilgailuak. Kolpearen eraginez buruan ditu zauriak oinezkoak, baina konortea ez du galdu, Herrizaingo Sailaren arabera. Anbulantzia bertaratu da, eta tokian bertan egin dizkiote lehen zainketak.

Erantzun 1

2007-11-18 | 23:23:16

Gutxienez herriko bost komertziotan lapurtu dute igande goizaldean

Kristalak puskatu eta barrura sartzen ahalegindu dira lapurrak

Igande goizean ez zegoen beste konturik herrian. Bost komertziotan kristalak puskatu eta lapurreta egiten saiatu dira ezezagun batzuk gauez. Goizeko bederatzietarako Ertaintzaren hainbat patruila zeuden herrian, eta ikerketa ireki dute gertatutakoa argitzeko. Bi ileapandegitan, bi harategitan eta autoeskolan egin dituzte lapurreta ahaleginak.

Ez du erantzunik

2007-10-29 | 19:58:54

Fiskaltzak bost urteko kartzela zigorra eskatu du alkate ohiarentzat

Iņaki Maiorari prebarikazioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatzen dio akusazio publikoak

Gipuzkoako Auzitegiko Fiskaltzak bost urteko kartzela zigorra eta hamahiru urteko inhabilitazioa eskatu du Iņaki Maiora Ormaiztegiko alkate ohiarentzat. Fiskaltzak bi delituren erantzule egin du Maiora: prebarikazioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea.

Ez du erantzunik

Jendetza bildu du Ormaiztegiko Arrastoak jaialdiak

2007-10-15 | 12:09:17

Jendetza bildu du Ormaiztegiko Arrastoak jaialdiak

Animalien azokaz gain, lehiaketak ere izan ziren.

Eguraldia lagun, jendetza bildu zen atzo Ormaiztegin, bertako animalia arrazen Arrastoak jaialdian. Behi, ardi, asto eta beste hainbat animalia ikusteko aukera izan zen bertan, eta festa giroa izan zen nagusi. Gainera, bururik onenak saritu eta artzain txakurren txapelketa ere egin zuten.

Ez du erantzunik

Gidaria zauritu da hormigoi garraiorako kamioia irauli ondoren

2007-07-06 | 15:40:45

Gidaria zauritu da hormigoi garraiorako kamioia irauli ondoren

Ormaiztegi eta Gabiria arteko mugan gertatu da istripua, Irizar enpresaren ondoko errotondan

Hormigoia garraiatzeko kamioi batek istripua izan du gaur 13:20an Irizar autobus lantegiaren ondoko biribilgunean, Ormaiztegiko udalerrian, Gi-2632 errepidean. Zumarraga aldetik Ormaiztegirako norabidean zihoan kamioia, eta errotondaren irteeran itzuli da, eskuineko alboaren gainean geratuz. Kamioiaren gidaria, 44 urteko JM.R.A. zaurituta eraman dute Zumarragako ospitalera.

Ez du erantzunik

Dozenaka arrain hilda agertu dira Eztanda errekan

2007-05-22 | 17:06:09

Dozenaka arrain hilda agertu dira Eztanda errekan

Aldundiko teknikariak goiz osoan ibili dira azterketak egiten

Eztanda errekan, Ormaiztegiko herrigunean, dozenaka arrain hilda agertu dira gaur goizean. Larrialdi zerbitzuetara deitu ondoren, Foru Aldundiko teknikariak etorri dira, eta azterketak egiten aritu dira goizean zehar. Hauen arabera, Urbeltz pilotalekuaren ondoko presan aurkitu dituzte lehen arrainak. Uraren laginak hartu ondoren, aztertzera eraman dituzte, heriotza hauek zerk eragin dituen jakiteko.

Ez du erantzunik

Ruiz de Larrinagak jantzi du Euskadiko txapela Ormaiztegin

2006-12-18 | 13:13:23

Ruiz de Larrinagak jantzi du Euskadiko txapela Ormaiztegin

Goierritarrak apalago ibili ziren; Izagirrek laugarren egin zuten

Arabara joan da aurtengo Euskadiko Ziklokros Txapelketa. Ruiz de Larrinaga txirrindulariak irabazi zuen atzo Ormaiztegiko proba, Unai Yus faboritoa atzean utzita. Goierritarrak atzerago ibili ziren, eta Gorka Izagirre ormaiztegiarrak laugarren postua egin zuen.

Ez du erantzunik

2006-05-03 | 15:31:19

Kutxan lapurreta egin dute bi ezezagunek

Eskuetan pistolak zituztela bi pertsona sartu dira Kutxaren Ormaiztegiko sukurtsalean, eta kutxa gotorra irekitzeko eskatu diete bertako langileei

Dirua hartu eta alde egin dute. Inork ez du zauririk jasan.

Ez du erantzunik

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.