
2005-06-16 | 20:10:41
TRAFIKOA
Ormaiztegin ere autobideko errei bat itxita
Gasolioa galdu du ibilgailu batek
Ormaiztegi parean, Gi-632 errepidearen karril bat itxi behar izan du Ertzaintzak arratsaldeko 19:00ak inguruan. Ibilgailu bati gasolioak alde egin dio.
Gi-632 errepidearen karril bat itxi behar izan du Ertzaintzak arratsaldeko 19:00ak inguruan. Gasolio putzua aurkitu dute errepidean, eta trafikoarentzako arriskutsua izateagatik errei bat itxi egin dute, bidea garbitzeko. Izan ere, autoek irristatzeko arrisku handia sortzen du errepidean jariatutako gasolioak.
Bestetik, goizean ere Deskargako mendatean trafiko arazoak izan dira, Antzuolatik Urretxurako norabidean, portuko igoeran. Bi kamioik elkar jo dute. Txapazko istripua izan da, eta ez da inor zauritu.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.