
2008-05-29 | 15:05:55
Ekonomia
Irizarko langileen %75ak babestu du Mondragon taldea uzteko proposamena
Pasa den astean, Ampoko langileek ere erabaki berbera hartu zuten
Gaur eguerdian asanblada egin dute Ormaiztegiko Irizar kooperatibako langileek. Eguneko gaien artean, Mondragon taldea uzteko Kontseilu Errektoreak egindako proposamena zegoen. Irizarko langileen %75ak babesa eman dio proposamen honi; honenbestez, Irizar izango da Arrasateko taldea utziko duen bigarren taldea. Izan ere, joan den astean Ampok ere taldea uztea erabaki zuen, langileen %85eko babesarekin.
JOXE | 2008-06-02
Denan atzean dirua eta S. jaunak MCCkoekin betidanik izandako pikea. Dirua ez bada nahi dena, nolatan ekarri Ormaiztegira kanpotarrak? Bertakorik ez al dago? Ah! baina bertako eskulana garestiagoa da.Hori al da IRIZAR MODELOA???. Orain arte 16 urtetan modelo horrekin funtzionatu badute MCC barnean, orain nola liteke bapatean (gainera irabazi handiak izanez) ez funtzionatzea???? Bertako jubilatu askok eta oraindik lanean dauden askok 1989an ez balute berkolokatze eta MCCren laguntzarik jasoko, gaur egun ez litzateke IRIZAR marka existituko. Ta bestalde, nahiz eta oso ziurra ez izan mundu mailako karrozero baten desira.
goierritarra | 2008-05-31
Pena dute hainbatek, Arrasate inguruan amorrazio ikaragarria... Ezin da "Irizar modeloa" arrazoia. Guztiaren atzean zerbait handia dago, hitz egin dezagun honetaz. Ea animatzen zareten
Joxe | 2008-05-30
Bai arrazoi daukezu, nik ez det holakoik esan. Ni esaten ai naizena da, Irizarrek hoi ORMAIZTEGIKO plantan egiten ai dala, oain esaiazu, MCCko ze enpresak egiten duen hori bere jatorrizko plantan??? Esplikatu nik badut informazioa bai, ala ez daude Legazpi alde honetan lotan Irizarren lanean dabizten Mexikar eta Brasildarrak? Gezurretan ari banaiz, esan. Baino Ormaiztegin kanpotarrak ari direla lanean ez da gezurra, deitu eta galdetu, edo eon bertako langileekin. Uste det terminoak nahasten ari dena zu zeu zarela, ni ez naiz ari kanpoko industrialdeetan egiten ari denaz, etxekoaz baizik. Hainbeste saldu bertako gazteei lanpostuak zabaltzeko dela eta kanpotarrak ekarri, eta ez 1 edo 2, bastante gehio.
2008-05-29
Ez dakit konfrontazioa bilatzeko edo zergatik idazten duzun horrela JOXE. Ni MCC ko empersa batentzat lan egiten dut eta egia esan pena eman dit berriak baina badakit geiengoak hori erabaki badu ez dela atzotik ona hartutako erabakia izan. Orain, MCC k ez duela horrelakorik egiten???? Txinan ikaragarrizko herri industriala, Bogota inguruan laster irekiko da,... Hau normala da gaur egungo egoera industrialean eta aukera izan ezkero denek egiten dute.Ez badaukazu informazio nahikorik ez hitzegin hainbeste. Orain, egoera gaiztotzea bada zure helburua , ondo segi ta bejon deiala . Que atrevida es la ignorancia esten den bezala
Joxe | 2008-05-29
Zorionak!!!! Orain jarrai ezazue betiko martxan goierri ingurko gazteei lanpostuak emanaz, ah????? Brasil, Mexiko,...????Noiztik dira Ormaiztegi edo goierri ingurukoak BRASIL, MEXIKO,.... Zorionak, gehiexeago irabaziko duzue, baino egi guztia esan. MCCko inungo enpresak ez du holakorik egiten. Ah!!! Baino zuen eredua desberdina da. Zorionak!!! Hipokrita xamarrak bazarete. Ondo jun dakizuela, bide berria.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.