Edukira joan

Goierriko Hitza

Ormaiztegi
2008ko uztailak 25, Ostirala

2007-12-10 | 12:44:42

Ziklo-krosa

Ruiz de Larrinaga arabarrak irabazi du Ormaiztegiko ziklo-kros proba

Lasterketaren buruan Unai Yus ibili arren, azken itzulietan nagusitu da

Ikuskizun bikaina eman zuten atzo (igandea) Unai Yusek eta Javier Ruiz de Larrinaga ziklo-kroslariek Ormaiztegiko barruti lokaztuan. Ziklo-krosa ikustera hurbildu zen jendetzaren gozamenerako, azken birara arte mantendu zen ikusmina. Ruiz de Larrinagak gaindiezina zirudien tartea jan zion Yusi, eta bizpahiru buelta falta zirenean harrapatu zuen. Azken itzulian Ruiz de Larrinagak jaso zituen bi besoak. Gorka Izagirre ormaiztegiarrak ere lan ona burutu zuen, hirugarren helmugaratuz.

Gipuzkoako ziklo-krosaren festa bizi izan zen Ormaiztegin. Herrialdeko txapelketak jokatu ziren maila guztietan. Kadeteak izan ziren, eurentzat egokitutako zirkuito laburragoan, goizari hasiera ematen lehenak. Irene Usabiaga ordiziarrak, Jon Ander Insausti mutiloarrak, Mikel Elortzak, Ione Mujikak, Zigor Urainek, Xabier Mendiarazek eta Gorka Izagirrek jantzi zituzten kadete, jubenil eta elitekoen mailetan txapelak.
Horrez gain, euskal ziklo-krosean punta-puntan dabiltzan espezialistarik onenak ere bertan izan ziren. Unai Yus, Javier Ruiz de Larrinaga (zaletu ugari izan zituen animatzen), Erlantz Uriarte, eta Gorka Izagirre herrikidea bera. Tino Zaballa kantabriarrak ere txalo ugari jaso zituen; azkenean laugarren bukatu zuen.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Ruiz de Larrinaga arabarrak irabazi du Ormaiztegiko ziklo-kros proba

Unai Yus eta Javier Ruiz de Larrinaga, lehen itzulian.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.