
2007-11-21 | 20:32:26
Kultura
Eusko Ikaskuntzak hitzarmenak sinatu ditu Ormaiztegiko Udala eta Millan Irizarren Eskutik kultur elkartearekin
Udalarekin kultura eta zientzia arloak garatuko ditu; elkartearen kasuan bertako fondoaren hedapenean lagunduko du
Eusko Ikaskuntzak bi lankidetza hitzarmen zinpetu ditu gaur Ormaiztegiko udaletxean, bata bertako Udalarekin eta bestea Millan Irizarren Eskutik Kultur Elkartearekin. Udalarekin kultura eta zientzia arloak landuko ditu. Kultur elkarteari dagokionean, Eusko Ikaskuntzak euskarri teknologiko berrien bidez elkarteak Ormaiztegiko industrializazioaren inguruan duen fondoaren zabalkunde lanean lagunduko du.Oraingoz mila baino gehiago dira digitalizatutako irudiak. Horrez gain Kultur Elkartea prestatzen ari den 'Industria garapenaren urratsak Ormaiztegin, Millan Irizarren eskutik' liburua Eusko Ikaskuntzaren Euskomedia Fundazioak Internetenjarriko du kalera atera bezain pronto. Bestalde hitzarmena sinatzeaz gainera Idoia Irizarrek Millan Irizarren Eskutik kultur elkartearen aurkezpena egin du.
Eusko Ikaskuntzak 83 hitzarmen sinatu ditu dagoeneko, kultura eta zientzia jarduerak garatzeko. Horien artean dira Goierriko hainbat herrietako Udalekin zinpetutakoak, hala nola, Beasain, Idiazabal, Legazpi, Ordizia, Zegama, Zumarraga eta Ormaiztegiko Udalekin sinatutakoak. Lankidetza hitzarmen horien baitan, artxibo eta liburutegiak eguneratu, ondarearen errolda egin, ikerketa bekak eman, erakusketa, jardunaldi eta kongresuak antolatu, gogoeta estrategikoak egin, liburuak editatu eta herri zein kultur ondare diren bilketak sustatuko dira.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.