
2007-10-29 | 19:58:54
Politika
Fiskaltzak bost urteko kartzela zigorra eskatu du alkate ohiarentzat
Iņaki Maiorari prebarikazioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatzen dio akusazio publikoak
Gipuzkoako Auzitegiko Fiskaltzak bost urteko kartzela zigorra eta hamahiru urteko inhabilitazioa eskatu du Iņaki Maiora Ormaiztegiko alkate ohiarentzat. Fiskaltzak bi delituren erantzule egin du Maiora: prebarikazioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea.
Fiskaltzaren behin-behineko kalifikazio idatziaren arabera 2003. urtean Iņaki Maiorak aurrekontuetan sartuta ez zegoen gastu publiko bat exekutatu zuen, «nahiz eta ilegala zela jakin».
Akusazio idatziak zehazten duenez 2005. urtean Iņaki Maiorak, orduan Ormaiztegiko alkate zenak, pabiloi bat eraikitzeko lizentzia eman zion Irizar enpresari. Fiskaltzaren arabera «alkateak bazekien jokabide ilegala izan zuela, udal arkitektoak eta hirigintza aholkulariak informe negatiboa igorri baitzioten».
Modu berean Itxune jatetxea handitzeko lanak baimentzea ere leporatzen dio Fiskalatzak «nahiz eta idazkariak eta udal arkitektoak handitze horren ezegokitasunaz alkatea bera informatu».
Bost urteko kartzela zigorra eta hamahiru urteko inhabilizitazioaz gainera epaia kaleratzen den unean zehazten den kantitatearekin indemnizatu beharko du Maiorak Ormaiztegiko Udala, beti ere Fiskaltzak eskatutakoaren arabera.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.