Edukira joan

Goierriko Hitza

Ormaiztegi
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

2007-07-06 | 15:40:45

Istripua

Gidaria zauritu da hormigoi garraiorako kamioia irauli ondoren

Ormaiztegi eta Gabiria arteko mugan gertatu da istripua, Irizar enpresaren ondoko errotondan

Hormigoia garraiatzeko kamioi batek istripua izan du gaur 13:20an Irizar autobus lantegiaren ondoko biribilgunean, Ormaiztegiko udalerrian, Gi-2632 errepidean. Zumarraga aldetik Ormaiztegirako norabidean zihoan kamioia, eta errotondaren irteeran itzuli da, eskuineko alboaren gainean geratuz. Kamioiaren gidaria, 44 urteko JM.R.A. zaurituta eraman dute Zumarragako ospitalera.

Istripua izan duen unean hormigoiz beteta zihoan kamioia. Irauli ondoren kargaren zati bat errepidean barreiatuta geratu da, eta olio arrastoak ere isuri dira errepidera. Lehen momentuan erabat itxi dute errotonda, eta geroago errei bat zabaldu dute. 15:30ean oraindik kamioia kentzeko lanetan ziharduten bi garabik, eta errepidea garbitzen ari ziren herri-lanetako operarioak.

 

 

Jasotako erantzunak:

Gidaria zauritu da hormigoi garraiorako kamioia irauli ondoren

Kantoka geratu da kamoia, Ormaiztegirako norabidean. Hormigoia isuri du errepidera.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.