Edukira joan

Goierriko Hitza

Ormaiztegi
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

2006-05-03 | 15:31:19

Lapurreta

Kutxan lapurreta egin dute bi ezezagunek

Eskuetan pistolak zituztela bi pertsona sartu dira Kutxaren Ormaiztegiko sukurtsalean, eta kutxa gotorra irekitzeko eskatu diete bertako langileei

Dirua hartu eta alde egin dute. Inork ez du zauririk jasan.

Goizeko 7:45ean bi lagun sartu dira Ormaiztegiko Kutxan eta lapurreta egin dute. Eskuetan pistolak zituztela bertako langileengana zuzendu eta kutxa gotorra irekitzeko eskatu diete. Dirua hartu eta alde egin dute segidan.
Ertzaintzak jakitera eman duenez oraindik ez dute lapurren berririk. Kutxako iturrien arabera, berriz, "hitz egiteko moduarengatik atzerritarrak ziruditen" lapurrek.

 

 

Jasotako erantzunak:

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.