
2006-02-01 | 12:32:00
Pertsona bat zauritu da Ormaiztegin autoa ibaira erorita
Ertzaintzak jakinarazi duenez zauri arinak ditu, eta Zumarragako ospitalera eraman dute
Ormaiztegi sarreran auto bat ibaira erori da goizeko 11:00ak inguruan, Irizar enpresaren parean eta pertsona bat arin zauritu da, Ertzaintzatik jakinarazi dutenez. Zauritua N.G.L 23 urteko Beasaingo bizilaguna da, eta Zumarragako ospitalera eraman dute. Errepidean ez dago eragozpenik.
2005-06-25 | 19:25:52
Gorka Izagirrek irabazi du Gipuzkoako itzuliko lehen etapa
Ormaiztegiarra Legorretan jokatutako erlojupeko proban nagusitu zen atzo.
Atzo hasi zen Gipuzkoako itzulia (junior mailan) eta Gorka Izagirre Ormaiztegiarra izan zen garaile. Legorretan izan zen erlojupekoa eta Caja Rural-ekoak 5:26 minutu behar izan zituen ibilbide osoa burutzeko. Denboraldi honetan 4 garaipen eskuratu ditu Gorkak eta atzo ere argi eta garbi utzi zuen sasoi onean dagoela.
2005-06-22 | 14:53:58
85 urterekin hil da Mercero Azpiazu 'Txiki'
Mercero Azpiazu 'Txiki' ormaiztegiarra 85 urte zituela hil da. Gaztetan gerran parte hartua, errefuxiatuen kanpamendu batean egon zen. Francoren diktadura garaian ere errefuxiatuta egon zen Ipar Euskal Herrian. Ormaiztegiko familia batekin hamaika urtez egon zen bizitzen Herrian pertsona ezaguna eta maitatua zen.
2005-06-16 | 20:10:41
Ormaiztegin ere autobideko errei bat itxita
Gasolioa galdu du ibilgailu batek
Ormaiztegi parean, Gi-632 errepidearen karril bat itxi behar izan du Ertzaintzak arratsaldeko 19:00ak inguruan. Ibilgailu bati gasolioak alde egin dio.
Musika
Aitor Furundarena
LAZKAO, Maizpideko zinema aretoan - 2008-08-20
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.