Edukira joan

Goierriko Hitza

Ormaiztegi
2008ko azaroak 23, Igandea

Azken ordukoak

2008-10-30 | 14:56:56

Erakusketa iraunkorra eta instalazioak birmoldatu ditu Zumalakarregi museoak

Eraikinean irisgarritasuna bermatu dute, bilduma berriak gehitu dituzte eta gaiak ere zabaldu dituzte

Erakusketa iraunkorrean eta instalazioetan berrikuntzak egin eta gero, atzo ireki zituen ateak Ormaiztegiko Zumalakarregi museoak. Eraikin osoan irisgarritasuna bermatu dute, gaiak zabaldu egin dituzte eta bilduma berriak ere gehitu dituzte erakusketara. Lanak egiten aritu diren bitartean museoak ateak itxita izan baditu ere, hainbat zerbitzu normaltasunez eskaini dituzte, Ezetz Asmatu! hileroko bildumagarri elkarreragilea eta XIX. Mendeko Albuma Kultur Webgunea, esaterako.

Ez du erantzunik

2008-10-15 | 16:31:48

Irizar enpresak ehuneko 15eko hazkundea gainditu du aurten

Atzerriko merkatuetan izandako salmenten hazkundeak sektoreko indartsuenen artean kokatzen du

Urteko lehen bederatzi hilabeteetan ehuneko hamaseiko hazkundea izan du Irizar enpresak, 363 miloi euroko eskari bolumena lortu baitu zazpi herrialdeetako egoitzak kontuan hartuz.Urte amaierarako ehuneko hamabosta baino gehiago haziko dela uste dute. Izan ere, Europa,Mexiko, Brasil, India eta Marokoko merkatuetan burututako salmentek gora egin dute. Ekoizpenari dagokionean, berriz, 4.500 autobus baino gehiago egitea espero dute urte bukaera iristerako.

Erantzun 1

2008-06-13 | 15:46:09

Irizarrek normaltasunez lan egin du gaur, garraiolarien greba gainditu ondoren

Bi produkzio egun galdu ditu Ormaiztegiko autobusgile kooperatibak

Gaur, ostirala, normaltasunera itzuli da Ormaiztegiko Irizar autobusgile enpresaen lan-jarduna, bi egunez produkzioa geratuta eduki ondoren. Gipuzkoan astelehenean hasi zen garraiolarien grebak autobusen egitura jaso ezinik utzi zuen Irizar, eta muntaia-katea geratu behar izan zuten astearte gauean. Asteazkena eta osteguna geratuta egon ondoren, gaur hasi dute berriz produkzioa, Irizarreko iturriek adierazi dutenez. Lan egin ez duten bi egunak berreskuratu egingo dituzte, noiz lan egin beharko duten zehaztu ez badute ere. Epe motzean ematekoak dituzten autobus bukatuen entregak ez direla atzeratuko gaineratu du Irizarrek.

Ez du erantzunik

2008-05-29 | 15:05:55

Irizarko langileen %75ak babestu du Mondragon taldea uzteko proposamena

Pasa den astean, Ampoko langileek ere erabaki berbera hartu zuten

Gaur eguerdian asanblada egin dute Ormaiztegiko Irizar kooperatibako langileek. Eguneko gaien artean, Mondragon taldea uzteko Kontseilu Errektoreak egindako proposamena zegoen. Irizarko langileen %75ak babesa eman dio proposamen honi; honenbestez, Irizar izango da Arrasateko taldea utziko duen bigarren taldea. Izan ere, joan den astean Ampok ere taldea uztea erabaki zuen, langileen %85eko babesarekin.

5 erantzun

Irizarrek 210 autobus egingo ditu Sardiniarako

2008-05-09 | 11:16:48

Irizarrek 210 autobus egingo ditu Sardiniarako

Ormaiztegiko lantegian egingo dituzte, 2009 bukaerarako

Ormaiztegiko Irizar autobusgile enpresak 210 kotxe egiteko kontratua sinatu du Sardiniako bidaiarien garraiorako Arst enpresa publikoarekin. Urte eta erdian egingo ditu Irizarrek eskariko autobusak, 2009 bukaeran entregatzeko. Ormaiztegiko faktoriak hartuko du lana. Iaz aurkeztutako i4 ereduko autobusak ekoitziko ditu Irizarrek Sardiniarako. Pertsonen bidaia motz eta ertainetarako pentsatutako eredua da i4, eta Sardiniako hirigune handietan emango dute zerbitzua.

Ez du erantzunik

2008-04-26 | 14:32:27

Gizonezko bat atxilotu dute Ormaiztegin, bi enpresatan lapurretan saiatzeagatik

Atzo gauean bi lantegitara sartzea lortu zuen

Ormaiztegiko bi enpresatan lapurreta egiten saiatzeagatik 33 urteko M.E.J. gizonezkoa atxilotu zuen atzo (ostirala) gauean Ertzaintzak. Lantokiko fatxadatik gora igota barrura sartzea lortu zuen. Enpresa batean alarmak salto egin zuenean bertaratu ziren ertzainak. Atxilotua, behin komisaldegiko eginbideak eginda, aske geratu zen, epaileak deitu arte.

Ez du erantzunik

2008-01-12 | 13:43:39

Izagirrek hirugarren egin du Espainiako Ziklo-kros Txapelketan

Usabiaga ahizpek zilarrezko domina bana lortu dituzte

Gorka Izagirre ormaiztegiarrak hirugarren postuan bukatu du azkenean Villarcayon (Burgos, Espainia) jokatu den Espainiako Ziklo-kros Txapelketa, 23 urtez azpikoen mailan. Proba irabazteko faborito nagusi gisa jotzen bazuten ere, brontzezko domina lortu du azkenean, David Lozano katalanak irabazi duen lasterketan. Irene Usabiagak kadete mailan, eta Ana Usabiagak juniorretan zilarrak eskuratu dituzte.

Ez du erantzunik

Arrainak hilda azaldu dira Ormaiztegin, beste behin

2007-12-14 | 18:01:19

Arrainak hilda azaldu dira Ormaiztegin, beste behin

Antza denez isuri toxikoren batek eragin du kaltea

Gaur goizean zenbait arrain hilda agertu dira Eztanda errekan, Ormaiztegin. Geltokira igotzeko bideko zubian herritarrek ikusi dituzte arrainak, eta lekukoen arabera 11:00etan oraindik kaltea eragiten ari zen. Isuri kutsagarriren bat izan liteke arrazoia. Gipuzkoako Foru Aldundiaren teknikarien uraren laginak hartu dituzte, analisia egiteko. Kezka eta haserrea sorrarazi du gertaerak Ormaiztegin.

Ez du erantzunik

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.