Edukira joan

Goierriko Hitza

Ormaiztegi
2009ko uztailak 3, Ostirala

Azken ordukoak

Anbrosio Apaolazari omenaldi beroa egin diote jokalariek, zaletuek eta herrikideek

2009-06-01 | 16:29:05

Anbrosio Apaolazari omenaldi beroa egin diote jokalariek, zaletuek eta herrikideek

Larunbateko omenaldi festan 57 eskubaloi jokalarik, lehengoek eta oraingoek jokatu zuten

Omenaldi festa hunkigarria egin zioten larunbatean Anbrosio Iņaki Apaolazari Ormaiztegin. OKE Ormaiztegi Kirol Elkarteko eskubaloi entrenatzaile lanean 25 urte bete ditu aurten, 1984an Leo Aierbek utzitako lekukoa hartu zuenetik. Ordutik gaur arte 25 denboraldietan lehen taldean jokatu duten jokalariek eta herrikideek eskertu zioten lana.

Ez du erantzunik

2009-05-29 | 20:53:08

Kangchenjungako izotzezko infernua bukatu da

Muturreko egoerako abentura bihurtu zaie Kanchenjungako espedizioa Koke Lasa ormaiztegiarrari eta beste espediziokideei: osasun arazoak, urakana eta handik irten ezina eduki dituzte. Baina beste espedizio batekoei laguntzera bideratu dituzte indarrak egun askotan. Guztiak onik dira. Informazio osoa igandean Goierriko Hitzan.

4 erantzun

2009-05-13 | 15:46:13

Kanchenjungako espediziokideak bihar abiatuko dira gorantz, gailurra zapaltzeko saiakera igandean egiteko

Lan asko egin beharko dute goietan, elurtza handia pilatu baita

Koke Lasa ormaiztegiarrak eta beste zortzi mendizalek osatzen duten espedizioa bihar (osteguna) abiatuko da Kanchenjugaren gailurrerantz (8.586 m). Bi multzotan banatuta egingo dute igoera 3. kanpamentura arte, eta behin han elkartuta, igandean dute gailurrerako saiakera egiteko asmoa. Eguraldi elurtsua izan dute azken egunetan, eta iragarpenek astelehena arteko tartea arinagoa izango dela diote Nepalen.

Ez du erantzunik

2009-05-13 | 11:33:18

Baserri Eguna ospatuko dute igandean Igartubeitin

Pintxoak salduz lortutako dirua Hare Haizea Urola Garaiko Sahararen Lagunak taldearentzat izango da

Igartubeitiko arduradunek Baserri Eguna antolatu dute datorren iganderako. Kizkitza Ugarteburu museoko difusio arduradunaren hitzetan ĢIgartubeiti baserri museo bizia izateko sortu zen. Euskal baserria ezagutarazteko dinamika hezigarriak eta aisiari lotutakoak antolatzen ditugu bertan eta oraingo honetan egun berezi hau egitea pentsatu dugu, Euskal Herriko baserritar guztiak omentzeko helburuarekinģ.

Ez du erantzunik

2009-05-13 | 11:25:54

Zumalakarregi museoak hogei urte betetzen dituela eta txangoa antolatu dute

Txangoa Ameskoa eta Lizarraldera egingo dute; helburua Karlistaldietan gudak izan ziren lekuak ezagutzea da

Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak 20 urte beteko ditu aurten. Urteurrena ospatzeko antolatzen ari diren ekitaldi ugariren artean ekainaren 20an txangoa egingo dute Nafarroara. Jose Mari Tuduri zinema zuzendariaren gidaritzapean Ameskoa eta Lizarraldea bisitatuko dituzte. Bi Karlistaldiek ingurune horretan utzi zituzten azpiegiturak eta paisaia bisitatzea eta historia ezagutzea dira helburuak. Horregatik jarri diote txangoari Karlistaldien paisaiak izena.

Ez du erantzunik

2009-05-11 | 12:10:12

Koke Lasa eta espediziokideak eguraldia hobetu zain daude Kanchenjungaren tontorrari ekiteko

Hiru kanpamentuak jarriak dituzte, aklimatatze fasea bukatuta eta animoz eta fisikoz ''oso ondo'' daude

Kanchenjunga (8.586 m) munduko hirugarren mendirik garaiena igotzeko eguraldia noiz hobetuko zain daude une honetan Koke Lasa ormaiztegiarra eta espediziokideak (Alberto Zerain gasteiztarra, Julen Reketa laudioarra, Patxi Goņi irunberriarra, Oscar Cadiach bartzelonarra eta Juanjo Garra lleidarra). Beheko kanpalekuan (5.600 metro) daude, gaur eguerdian Lasak GOIERRIKO HITZAri telefonoz zehaztu dionez. Hiru kanpaleku jarri dituzte goian, baina azken hiru egunetan bota duen elurtzak zein egoeratan utzi dituen kezkatuta daude. Aklimatatze fasea bukatutzat eman dute. Goien duten 3. kanpalekuan (7.200 m) bi gau pasatu dituzte, eta larunbatean jaitsi ziren atzera. Baina ordutik eguraldia okertu eta zain daude.

Ez du erantzunik

2009-04-25 | 16:39:01

Koke Lasaren espedizioa iritsi da Kanchenjungako beheko kanpalekura

Kanchenjunga igotzen hasi aurretik 11 eguneko gerturatze ibilaldia osatu dute.

Asteazkenean, apirilak 22, iritsi ziren Koke Lasa eta beste espediziokideak Kanchenjunga mendiaren magalera, beheko kanpalekura. Katmandutik (Nepal) hilaren 11n irten ziren, hiru egun gestioak egiteko eta hornidurak biltzeko igaro ondoren. Hegaldi bat eta 24 orduko autobus bidaia egin zituzten lehenik Taplejung-eraino.

Ez du erantzunik

2009-04-04 | 20:26:01

Koke Lasa munduko hirugarren mendi garaienera bidean da

Kanchenjunga igotzeko asmoz, bihar abiatuko dira Nepalera espedizioko sei lagunak

Kanchenjunga mendia (8.586 m) hartu du helburu euskal espedizio batek datozen bi hilabeteetarako. Taldean joan da Koke Lasa ormaiztegiarra. Lau euskaldunek eta bi kataluniarrek osatu dute espedizioa: Lasak berak, Alberto Zerain eta Julen Reketa arabarrek, Patxi Goņi nafarrak, eta Oscar Cadiach eta Juanjo Garra kataluniarrek. Euskaldunak gaur joan dira Loiutik Bartzelonara, bihar handik Katmandura (Nepal) abiatzeko.

Ez du erantzunik

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Agenda

Antzerkia

Antzerki emanaldia
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2009-07-03

Ikastaroa

Tenis ikastaroa
IDIAZABAL, Idiazabalen - 2009-06-29

Ekitaldi guztiak ikusi »

Bat-batean

Datua

333 haur

Etorri dira Txernobil ingurutik Euskal Herrira, horietatik 8 Goierrira. Hitza

Irudia

Txindokiko desafioa

Txindokiko desafioa

Abaltzisketako plazatik Txindoki gainera korrika igotzeko desafioa hirukoteak irabazi du, Xabier Lasari minutu soil bat aterata. Hitza

Eztabaidak

Goierri

Iruzur zantzuen bila

Peio Gonzalez Foru Ogasuneko Diputatuak jakinarazi duenez, telefono bat jarriko dute iruzur zantzuak sumatzen dituzten herritarren eskura, iruzurtiak sala ditzaten. Zer iruditzen zaizu ekimena? iruzur zantzurik sumatu al duzu zuk? nolakoa?

Jasotako azken mezua:

2009-07-01

Bera hasi dadila ejenploa ematen, bere inguruan izango du zer salatu! ...(+)

Inkestak

Goierri

Zer iruditzen zaizu Espainiako gobernuak "biharamuneko pilula" errezetarik gabe emateko hartutako erabakia?

Ondo    Gaizki    Ez zait ajola, norberak ikusiko du   

 

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.